MENDEBALDEKO EUSKARA

MENDEBALDEKO EUSKARA

ZUAZO ZELAIETA, KOLDO

13,00 €
IVA incluido
No disponible
Editorial:
ELKARLANEAN
Año de edición:
2017
ISBN:
978-84-9027-699-0
Encuadernación:
Otros
Colección:
EZTABAIDA
13,00 €
IVA incluido
No disponible
Añadir a favoritos

Euskalkien deskribapen orokorra eta sailkapen berri bat proposatu ondoren, eta hainbat lekutako hizkera bereziak ikertu eta gero, euskalki nagusien azterketa xeheari ekin dio orain Koldo Zuazok, Mendebaleko euskaratik hasita.
Mendebalekoa euskalkirik handiena izan da, eremu zabala hartzen duena eta, gainerako euskalkien artean, nortasun indartsu eta bereziduna. Bizkaiera deitu izan zaio, Bizkai osoa hartzen duelako, baina, egileak frogatzen duen legez, Gasteiz aldean izango luke jatorria, duela 1000 urte inguru, eta bere eragin esparrua Gipuzkoako Goierri, Urola eta Nafarroako Burundara ere iristen da.
Liburuaren lehen parteak, mendebaleko euskalkiaren bereizgarriak emateaz gain, barnean hartzen dituen azpieuskalkiak eta hizkerak ere zehazten ditu, baita horietako bakoitzaren ezaugarriak xehetasunez aletu ere. Bigarrenean, berriz, hiztegi zabal bat dator, 678 sarreraz eta 54 azpisarreraz osatua; gainera, berba bakoitzaren
hedadura eta mugak ahalik eta zorrotzen zehaztu dira, zein herri eta eskualdetan erabiltzen den adieraziz.
Bestalde, liburuaren osagai ezinbestekoa dira bertna ageri diren ia 100 mapak, beste horrenbeste hizkuntz ezaugarri edo hitzen hedaduraren berri ematen digutenak modu guztik grafikoan.

Artículos relacionados

Otros libros del autor

  • BURUNDAKO HIZTEGIA
    ZUAZO ZELAIETA, KOLDO
    Burunda eskualdea Nafarroako mendebalean dago, Arabaren eta Gipuzkoaren mugan. Sei herri dira: Ziordia, Olatzagutia (Olazti), Altsasu -hauxe da herri nagusia-, Urdiain, Iturmendi eta Bakaiku. Bere kokagunea dela eta, hango hizkera hiru alderdietatik elikatu da: Nafarroatik, Arabatik eta Gipuzkoatik. Badira, gainera, han sortutako hitz bereziak eta baita han gordetakoak ere. Ond...
    Disponible en 48/72h

    19,00 €

  • BAIGORRI ETA ORTZAIZE IBARRETAKO EUSKARA
    ZUAZO ZELAIETA, KOLDO
    Saran (Lapurdi) bost urtetan (2013-2017) lanean aritu ondoren, Nafarroa Beherera joan da Koldo Zuazo eta, hango egonaldiaren (2018-2020) emaitza aurkezten du liburu honetan. Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara izan du aztergai. Nafarroa Behereko hego-mendebalean daude bi ibar horiek, Lapurdiren eta Nafarroaren mugan, eta hamaika herri dira bertan. Bi osagai ditu liburuak: ...
    Disponible en 48/72h

    20,00 €

  • EUSKALKIAK
    ZUAZO ZELAIETA, KOLDO
    Zeresanik ez dugunean hitz egiten omen dugu eguraldiaz. Peruarenak, hortaz, ironia osoz aukeratu du izenburu hori, esatekoa ez baitzaio falta inondik ere, ezta horretarako gogoa eta jakintza ere. Izan ere, lehenengo liburua izateko indar, trebezia eta etorri harrigarriak erakusten ditu hernaniar gazte honek. ...
    No disponible

    15,60 €

  • ARABAKO EUSKARA
    ZUAZO ZELAIETA, KOLDO
    Zazpigarren alaba, sarri baztertua, beti gutxietsia, Gaztelaren atari eta sarbide gisa ikusia... Eta hala ere Arabako euskara bada, Lazarraga bezalako idazleak eman ditu, eta egungo euskara biziaren sorlekuetako bat izan da. Koldo Zuazok, toponimia, azkenaldian azaldu diren lekukotasun idatziak, Arabako erdaran euskarak utzitako arrastoak eta beste hainbat iturri erabiliz, azte...
    No disponible

    14,99 €

  • EUSKARA BATUA. EZINA EKINEZ EGINA
    ZUAZO ZELAIETA, KOLDO
    Sakabanaturik zegoen euskara batu egin beharko litzatekeela, hizkuntza idatzia lantzen hasi bezain laster jabetu ziren euskaldunak, XVI. mendetik aurrera. Horren premia bezain gordina zen, ordea, egitekoaren zaila: bi estatutan banaturik, eskola, administrazio eta gainerako aginteguneetatik bazterturik, eredu bat sortzeko lurralde, erakunde nahiz idazle talderik gabe, nor bere ...
    No disponible

    14,99 €

  • DIALEKTOLOGIA GAIAK
    ZUAZO ZELAIETA, KOLDO
    Disponible en 48/72h

    10,22 €