AGIRRE ODRIOZOLA, JOXEAN
Gudarien balentriak biltzen eta Loiuko aireportuan jasotako bezeroei kontatzen dizkien taxizaleak, bat-batean, argitaletxe baten enkargua jasoko du liburu bat idazteko; izan ere, Agirrezabal idazle zarauztarra taxistaren emaztearen maitalea zena istripu edo atentatu ilun batean hil berri da, El Lobo espioiaz idazten ari zen nobela erdibidean utzita, eta nor egokiago taxizalea baino, eleberri errealista hori amaitzeko?
Bere betiko ezaugarriei sentsualtasuna, metaliteratura, idazketaren dotorezia dohain berriak erantsi dizkie Joxean Agirrek eleberri honetan: hainbat hari aldi berean jorratzea, gure historia hurbileko istorio txundigarrienak aletzea, ironia dosi oparoak banatzea
Sasoi betean dagoela erakusten digu horrenbestez, eta bere narraziogintza koska bat estuago eraman.