NERABEEN GARRASIA

NERABEEN GARRASIA

OSASUN MENTALA ALDAKETA GARAIAN

LAZKANO, TELMO / ORMAZABAL, MAITANE

21,50 €
IVA incluido
Available
Publishing house :
ALBERDANIA
Year of edition:
2023
ISBN:
978-84-9868-838-2
Pages :
246
Binding :
Rústica
21,50 €
IVA incluido
Available
Click & collect
To add favorites

Zer dakigu nerabeen osasun mentalari buruz? Nondik sortzen dira gaztetxoak atsekabetzen ari diren elikadura nahasmenduak, antsietatea, depresioa, autolesioak eta jokabide suizidak? Zergatik geratzen dira hainbeste gazte beren telefonoen amildegi birtualean ordu amaigabeetan kateatuta? Zer sekretu ezkutatzen dira sare sozialen atzean? Ezinbestekoa da aztertzea sare horien benetako funtzionamendua, inpaktu kognitiboa, emozionala eta mentala, eta, era berean, harreman sano bat bilatzea nonahi dagoen teknologia horrekin. Baina haratago joan gaitezen: zer gertatzen ari zaie gure gazteei? Zergatik ugaltzen ari dira osasun mentaleko arazoak aurrekaririk gabeko mailetaraino? Merezi du elikadura-nahasmenduen, antsietatearen, depresioaren, autolesioen eta jokabide suiziden labirintoan murgiltzea, haietan inguruneak izan ditzakeen eragin kezkagarriak argitze aldera. Zerk bultzatzen ditu joera kezkagarri horiek? Zeintzuk dira buru-hausgarri honen gakoak? Eta garrantzitsuena: nola lagundu dezakegu? Liburu honek erantzun nahi die galdera horiei guztiei. Horretarako, egileek planteamendu holistiko batetik jorratu dute gaia, zorroztasun handieneko ebidentzia zientifikoa, lehen mailako profesionalen jakintza eta esperientzia, egiaztatutako tresna praktikoak eta patologia horiei aurre egin dieten pertsonen benetako testigantzak bateratuz. Planteamendua integrala eta erabat dibulgatzailea da, ulerterraza eta praktikoa, eta tresna praktiko bat eskaintzea du helburu –irakurlearen kualifikazio-maila edozein dela ere–, nerabeen osasun mentalaren mundu konplexua esploratzeko, erronkak prebenitzeko, ulertzeko eta eraginkortasunez heltzeko funtsezko informazioa eskainiz, bereziki eskola-, familia- eta gizarte-esparrutik. Azken batean, itxaropenerako itsasargi bat eskaintzen du liburuak, eta ekintzarako premiazko deia ere bai, gure gizarteari eta, bereziki, gure nerabeei erronka gogorrak planteatzen dizkien garai honetan.

Artículos relacionados

  • NERABEEN GARRASIA
    LAZKANO, TELMO / ORMAZABAL, MAITANE
    Zer dakigu nerabeen osasun mentalari buruz? Nondik sortzen dira gaztetxoak atsekabetzen ari diren elikadura nahasmenduak, antsietatea, depresioa, autolesioak eta jokabide suizidak? Zergatik geratzen dira hainbeste gazte beren telefonoen amildegi birtualean ordu amaigabeetan kateatuta? Zer sekretu ezkutatzen dira sare sozialen atzean? Ezinbestekoa da aztertzea sare horien beneta...
    Available

    21,50 €

  • LIBRO DE LAS NUBES, EL
    LEVIZZANI, VINCENZO
    Unavailable

    21,00 €

  • FUNDAMENTOS DE METEOROLOXÍA
    GIMENO, LUIS / NIETO, RAQUEL / VÁZQUEZ, MARTA / SORÍ, ROGERT / GIMENO-SOTELO, LUIS
    Os profesores de meteoroloxía das universidades españolas teñen un problema notorio en canto a materiais para a impartición da súa docencia. Por unha banda, hai grandes libros xa clásicos de meteoroloxía que poden ser utilizados nas aulas. Con todo, a escasa duración das materias de meteoroloxía, típicamente un semestre, fai que estes libros clásicos non sexan adecuados. Doutra...
    Unavailable

    10,00 €

  • CLIMA TERROR
    MORRIS, MICHAEL
    Disponible en 48/72h

    20,00 €

  • FENÒMENS EXTREMS
    USART, MÒNICA
    Disponible en 48/72h

    19,50 €

  • METEOROSENSIBLES
    MAR GÓMEZ
    Damos por hecho que las borrascas nos deprimen, que existe la astenia primaveral, que los vientos nos enloquecen y que la luna afecta al ciclo menstrual de las mujeres. Pero, ¿qué hay de cierto en ello? Y más importante aún, que otros aspectos ambientales o cambios meteorológicos pueden afectar a nuestra salud física y mental. Cuando Mar Gómez, física y meteoróloga, se mudó al ...
    Disponible en 48/72h

    17,90 €

Other books of the author