ANDUEZA ALTUNA, JOHN
Irailaren zazpian, Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da. Urtero legez,
tribu ezberdinak nahastuko dira bertan: modernoak, frikiak, punkiak, hip-hoperoak
eta apatxe bakartiak.
Nerabe horien unibertso propioan murgilduko gara. Gazteen arteko harreman konplikatuak, teknologia berriak, sexua, drogak... rokan rola! Eta halako batean, institutuan norbaitek kamera txiki bat ezkutatuko du nesken aldagelako azken dutxan...